Equitable Building

Equitable Building
Equitable Building
 AEBko Leku Historikoa
Wall Street Historic District
Eraikina kaletik ikusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°42′30″N 74°00′38″W / 40.70822°N 74.01052°W / 40.70822; -74.01052
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1915
Inaugurazioa1915
JabeaLarry Silverstein (en) Itzuli
KudeatzaileaEquitable Holdings
Arkitektura
ArkitektoaErnest R. Graham (en) Itzuli
Materiala(k)adreilua, granite (en) Itzuli, terrakota eta Yule marble (en) Itzuli
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Dimentsioak164 (altuera) m
Solairuak36
Ondarea
AEBko Leku Historikoa78001869
Kontaktua
Helbidea120 Broadway

Equitable Building New Yorkeko eraikin bat da, Manhattan-en hegoaldean kokatua, Broadwayko 120. zenbakian. Etxeorratz hau ingeniaritzaren alorreko mugarri eta egiazko lorpena izan zen. Ernest R. Graham-ek diseinatu zuen, eta 1915ean bukatu zen eraikitzen.

Jose Frantzisko Navarro Arzak donostiarrak sortutako Equitable Life Assurance Society aseguruetxearen egoitza izatekoe eraikia izan zen.

Eraikin honek duen garrantziaren arrazoietako bat da eztabaida handia piztu zuela egin zenean, bere tamaina handiak aldameneko kalearen zati oso handi bat itzalpean uzten zuelako. Eztabaida horrek bultzada handia eman zion Manhattanen harrezkero egitekoak ziren eraikinei murriztapen-sorta bat ezarriko zizkien lehenbiziko araudia onesteari.

Nahiz eta bere inguruan gerora eraiki diren etxe orratz altuagoek eragindako efektuarengatik gaur egun Equitable Building-ek jadanik hain handia ez dirudien, oraindik heltzen dio bere nortasun bereziari, Lower Manhattanen.

1978an National Historic Landmark izendatu zuten (eraikin, toki, egitura, objektu edo distritu bati Estatu Batuetako Gobernuak ematen dion izendapena, duen balio historikoa aintzat harturik).


Developed by StudentB